Gizarte eta teknologian barneratzen

aldakur 2.0

Nor naiz


Egoitz Gonzalez

www.egoitzgonzalez.com

aldakur[abildua]gmail.com

Gizarte eta Teknologia barneratzen.

24 urte ditut eta informatika eta teknologiaren inguruko gaiak gustoko ditut. Euskal Herriko Unibertsitatean Informatika Ingeneritza Teknikoko ikasketak burutu ditut eta gaur egun UOC unibertsitatean “Software libre” masterra burutzen ari naiz.

Egoera profesionala aldetik, sare administratzaile moduan lan egiten dut. Horretaz gain, nire blogaren bitartez web 2.0 delakoan parte hartzen dut. Pertsonalki gaur egun internetek hartzen ari den “itxura” gustokoa dut, baina segurtasunarekin nabigatzeko ezagutza minimo bat behar dela uste dut.

Bestalde, mundu birtual honetatik at, lagunekin egon, musika, kirola, zinema, liburuak eta bidaiak gustoko ditut.